Logo Ahizpa Ospitalariak Aita Menni

Aita Menni Berriak

Pertsonak

Zuzendaritza Kontseiluko kide berriak

Verónica San Román, José Luis Girón eta Nerea Gutiérrez.

Orain dela gutxi, hiru profesional sartu dira Aita Menniko Familia Ospitalarioan, beren ezagutzak eta esperientzia emateko, Pertsonetako, Asistentziako eta Erizaintzako Zuzendaritzetan, Zuzendaritza Kontseiluko kide gisa.

Ongietorria ematen dizuegu!

Verónica San Román Seoane

Pertsonen zuzendaria

Lan Harremanetan diplomatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Giza Baliabideen Zuzendaritza eta Kudeaketako masterra Finantza Ikasketen Zentroan, eta Coaching Pertsonaleko eta Adimen Emozionaleko ziurtagiria Deusto Salud-en.

20 urte baino gehiagoko esperientzia du automobilgintzaren sektoreko hainbat multinazionaletan, horien artean Gestamp Automoción, CIE Automotive edo Standard Profil, eta giza baliabideen arloari lotutako proiektu nazionaletan eta nazioartekoetan parte hartzen.

José Luis Girón Gracia

Zuzendari asistentziala

Erizaintzan diplomatua Zaragozako Erizaintzako Unibertsitate Eskolan . Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza masterra San Jorge Unibertsitatean.

Zaragozako Ahizpa Ospitalarioen Zentroan egin du bere ibilbidea: lehenik eta behin erizain gisa eta, ondoren, hainbat kargu bete ditu Erizaintzako zuzendari, Gerentziaren laguntzaile eta zuzendari asistentzial gisa.

Ikerketaren arloan, 2013 eta 2017 bitartean FIDMAG Research Foundationeko patronatuko kidea izan da.

Nerea Gutiérrez Bartolomé

Erizaintzako zuzendaria

Erizaintzan diplomatua Gasteizko Erizaintza Eskolan eta Europako Erizaintza Lizentziaduna / Bsc (Hons) in European Nursing 2000. eta 2001. urteetatik, hurrenez hurren, eta Familia eta Komunitateko Erizaintzako espezialista.

Zauri Kronikoen Kudeaketa Integraleko eta Ikerketako masterra Kantabriako Unibertsitatean, eta Erizaintzako Kudeaketa Kliniko eta Osasun Kudeaketako masterra Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun, doktoregaia da Nafarroako Unibertsitatean.

Gasteizen hasi zuen bere ibilbide profesionala, geriatriako erizaintzan. Ondoren, profesionalki hainbat lanpostu asistentzialetan garatzen joan da, Osakidetzan, irakaskuntza eta ikerketa arloan, baita kudeaketa arloan ere, Lehen Mailako Arretan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean eta Arabako ESIko Zuzendaritzan. Aita Mennin sartu aurreko azken hilabeteetan Kalitate Ikuskatzaile postua bete zuen Arabako ESIan (Osakidetza).