Logo Ahizpa Ospitalariak Aita Menni

Aita Menni Berriak

Aita Menni, EHUko Erizaintzako Lan Orientazioko Jardunaldian

Nerea Gutierrez, Erizaintzako Lan Orientazioko Jardunaldian egin zuen aurkezpenean.

Joan den urtarrilaren 16an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Erizaintzako Praktika Batzordeak Aita Menni gonbidatu zuen, Erizaintzako azken mailako ikasleei zuzendutako Lan Orientazioko Jardunaldian parte hartzeko. Jardunaldia EHUko paraninfoan egin zen, Bizkaia Aretoan, Bilbon.

“Erakunde laguntzaileetako lan aukerak” lantzen dituen Mahaian, gure Erizaintzako zuzendari Nerea Gutierrezek, eta gure Pertsonen zuzendari Veronica San Romanek aurkezpen bat egin zieten Erizaintza graduko laugarren mailako ikasleei, hainbat gai azaltzeko: gure erakundean erizainen eta fisioterapeuten garapen profesionalerako dauden arloak, besteengandik bereizten gaituzten alderdiak, kontratazio beharrak  eta Aita Mennirekin harremanetan jartzeko eta kontsultarako bideak.

Lan bizitzan sartzeko dagoen publiko gazte ugari batekin egin zen topaketa, hain zuzen ere, Aita Mennik garapen profesionalerako aukera interesgarria eskaintzen duelako, balio ospitalarioek gidatzen duten eta gaixotasun mentala, desgaitasun intelektuala, kalte zerebrala edo adin zaharra duten pertsonen zaintzan oinarritutako erakunde batean.