Logo Ahizpa Ospitalariak Aita Menni

Aita Menni Berriak

Komunikazioa

Webgune berria estreinatu dugu

Webgune berriaren azala.

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen webguneak, www.aita-menni.org , joan den urtarrilaren 24az geroztik, diseinu bisual berria eta edukien egitura berritu bat ditu.

Webgunearen berrikuntza duela bi urtetik Probintziako Ahizpa Ospitalarioen zentroetan aplikatzen ari den birdiseinu prozesu baten barruan kokatzen da. Alderdi bisual berri bat emateaz gain, Aita Menniko laguntza lerro guztiak espazio bakar batean txertatu nahi izan dira, horietako bik –Adinekoak eta Kalte Zerebrala– orain arte webgune propioak baitzituzten, gainerakoetatik bereizita. Horrek webgunearen erabiltzaileen esperientzia hobetzea dakar, orain Aita Mennirekin lotutako informazio guztia leku bakarrean eskura baitezakete, eta gure zentroari ere mesede egiten dio, zerbitzu, unitate eta gailuen jarduera guztia osorik islatzen baitu.

Informazio korporatiboa eta erakundeari buruzkoa, baita gure Erakundearen historiari eskainitako atal luze bat ere, “Nor gara” atalean aurki daitezke.

“Zer egiten dugu” da webgunearen atal nagusia, eta hor Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen zerbitzuen eskaintza osatzen duten ildo asistentzialei buruzko informazioa erakusten da.

“Zentroak” atalean, gure dispositibo bakoitzak espazio espezifiko bat dauka, non, kokalekuaz eta harremanetarako datuez gain, horien ezaugarriak erakutsi eta unitateak eta zerbitzuak zerrendatzen diren, zentro edo dispositibo horrekin berariaz lotutako albisteekin batera.

Webgune berriak gure zentroetan 2005az geroztik sortutako 1.500 albiste inguruko artxiboa dauka, eta, berrikuntza moduan, Aita Menniko profesionalek idatzitako artikuluen artxiboa dauka. Bi datu baseetako bakoitzak bere bilatzaile propioa du. Komunikabideetan egiten diren erreferentziek ere atal propioa dute, “Komunikazioa” atalaren barruan.

“Hospitalitateak”, berriz, gure ekintza gidatzen duten Balio Ospitalarioekin lotutako edukiak jasotzen ditu, baita bioetikarekin, pastoralarekin eta arreta espiritualarekin, boluntariotzarekin edo elkartasunarekin lotutako edukiak ere.

Intraneterako, Enplegatuaren Atarirako eta Prestakuntza Plataformarako sarbideak

Intraneterako, Enplegatuaren Atarirako eta Prestakuntza Plataformarako sarbideak orrialdearen goiko aldean aurki ditzakezu, menu nagusiaren gainean.

 

Nabigazio-menua