Logo Ahizpa Ospitalariak Aita Menni

Aita Menni Berriak

Jarduerak

Autismoaren Kontzientziazio Munduko Eguna

Elkarretaratzea Arrasateko Aita Menni Ospitaleko patioan, AENari buruzko kontzientziazioaren erakusgarri.

Apirilaren 2a dela eta, Autismoaren Kontzientziazio Munduko Eguna, Aita Menni Ospitaleko gure Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitateak ekitaldi ugari antolatu ditu, beste Unitate batzuekin batera. Aurtengo kanpainak “Deitu diezaiogun bere izenaz” leloa du, eta hiru alderdi funtsezkotan jartzen du arreta. Lehenik eta behin, autismoaren espektroaren barruko aldagarritasunean; berdinak garelako, baina desberdinak. Bigarrenik, berezitasunean eta espezifikotasunean; estigmak eta sinesmen faltsuak eraitsi, autismoa ulertu eta autistak baloratu behar ditugulako. Eta, azkenik, kide izatearen zentzuan, zeinak bazterketaren aurrean harrotasuna proposatzen baitu; ordezkatzearen aurrean, babesa.

Mezu horiekin, martxoaren 31tik, ostirala —galerian autismoari buruzko murala jarri eta Unitateetan animazio labur batzuk ikusi ziren—, apirilaren 4ra arte, Desgaitasun eta Autismoaren arloko profesionalen taldeak hainbat jarduera antolatu zituen. Igandean, apirilak 2, begizta urdinak banatu ziren harreran, jende guztiak ekimenarekin bat egin ahal izateko. Baina babes adierazpenik handiena apirilaren 3an izan zen, astelehena, ospitaleko patioan elkarretaratzea egin zenean, eta beste unitate batzuetako pertsonek ere parte hartu zuten, AENari buruzko kontzientziazioaren erakusgarri.

Ekitaldi nagusi hunkigarri horretan parte hartzea eskertu ondoren, komunikatu bat irakurri zen autismoa zer den hitz errazekin azaltzeko. “Batzuetan kosta egiten zaigu nola sentitzen garen adieraztea eta laguntza eskatzea ere kosta egiten zaigu. Horregatik da garrantzitsua gure ingurukoek beren denbora hartzea gu hobeto ezagutzeko. Egiten ditugun mugimenduak, zaratak eta jolasak gure adierazteko modua dira, eta batzuetan pazientzia pixka bat behar da garen bezala onartu, lagundu eta maitatzeko, mundua ikusteko modu berezia baina, aldi berean, zoragarria daukagulako”. “Autismoa ez da gaixotasun bat, mundua ikusteko modu harrigarri bat baizik! Lagundu egidazu zure errealitatea ulertzen, zuk nireaz gozatu ahal izateko!!!”. Denok desberdinak garela azpimarratuz, “eta hori zoragarria da!”. Amaitzeko, globo urdinak jaurti ziren zerurantz eta, goian ikusten dugun talde argazki polita egiteaz gain, photocall bat antolatu zen musikarekin.

AENaren inguruko sentsibilizazio astearen amaiera gisa, asteartean, apirilak 4, ‘Especiales’ filma eman zen, autismoa duten pertsonen arretari buruzko benetako historia batean oinarrituta.

Eta zu, urdina zara?