Joan den urtarrilaren 10ean, Aita Menni Ospitalean, erorikoak gertatzen direnean jarduteko plan berriaren eta horiek erregistratzeko jarraibideen aurkezpena egin zen.
Pazientearen Segurtasunaren Estrategiaren barruan, Aita Mennik erorikoen arloko profesional adituen talde bat du. Juan Marínek (mediku errehabilitatzailea), Rafael Calbetok (mediku generalista), Eva Cobosek (Eibarko Egoitza Unitate Soziosanitarioko ikuskatzailea) eta Nekane Larrañagak (Osasun Mentaleko Egonaldiko Luzeko ikuskatzailea) osatzen dute 2022an plan eta erregistro berria berrikusi, planifikatu eta diseinatu duen lantaldea. Urte berriarekin batera hasi da erabiltzen.
Juan Marinek erakundeetan erorikoen egoera zein den aurkeztu zuen, baita prebentzio neurriak mantentzearen eta horien aurreko lanketa bateratzearen garrantzia ere. Erregistro berriak erorikoen arrazoien azterketa globalagoa egitea ahalbidetuko du, neurri zuzentzaile berriak aztertu, aukeratu eta ezarri ahal izateko.
Saioan 18 erizainek parte hartu zuten, eta pazientearen segurtasunean hain garrantzitsua den arlo horren prebentzioan etapa berri baten hasiera markatu da, eta talde horrek berak erorikoak prebenitzeko zehaztutako estrategiaren pilotajearekin jarraituko du.