Datorren maiatzaren 1ean hasiko da jarduera Musakolan, Aita Mennik Arrasateko hainbat kokapenetan ematen dituen zenbait zerbitzu integratuko dituen zentro asistentzial berrian.
Zentro berriak bi solairu ditu, eta izena ematen dion auzoan dago, Arrasateko iparraldeko sarreran. Eraikin berean bilduko ditu Adineko Pertsonen Eguneko Zentroa eta Osasun Mentaleko Eguneko Ospitalea –orain arte Uribe auzoan–, Azoka kalean dagoen Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroa eta kanpo kontsulten zerbitzu bat.
Ekipamendu berri hori abian jartzearekin, espazio bereizietan egiten ziren jarduera asistentzialak zentralizatuko ditugu, eta horrek emandako zerbitzua hobetzea eta erabiltzaileen eskura instalazio modernoagoak eta haien beharretara egokituak jartzea ekarriko du.
Eraikin berria efizientzia energetikoaren irizpideekin diseinatu da, eta bertan zahartzeari eta mendekotasunari lotutako proiektu berritzaileak garatuko dira, hala nola Musakola Gizarte Lab, Arrasateko Udalarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin abiatutako ekimena, hauskortasunagatik eta zaurgarritasunagatik arriskuan dauden biztanleak detektatzeko eta haientzako arreta dauden baliabide eta dispositiboetan integratzeko aukera emango duena.