Ahizpa Ospitalarioak Musakola Ekinsare garatzen ari dira, berrikuntza sozialeko proiektu bat, hiru ekimenek osatua, Arrasateko eremu komunitarioan adinekoen arreta eta bizi kalitatea eraldatzeko helburuarekin; urteko 365 egunetako estaldura eskaintzen du, eta foru eta udal administrazioen eta Hirugarren Sektoreko erakundeen parte hartzea du.
Zaintza Eskola
“Zaintza Eskola” ekimenaren helburua adinekoen eta zaintzaileen bizi kalitatea hobetzea da, haien prestakuntzaren eta trebakuntzaren bidez, teknologia berrien erabilera sartuz. Zahartze aktiboan oinarritzen da, osasuna sustatzera bideratuta, ingurune seguru batetik, non modu aktiboan parte hartu ahal izango den inplikazio maila desberdinekin, garapen pertsonalerako baliabide eta esperientzia berrien bitartez.
Terapietan, prestakuntzan eta informazio pertsonalizatuan laguntzeko plataforma digital bat izango du, esku hartzearen eremu hauetan aritzeko: somatikoa, fisikoa, kognitiboa, emozionala eta erlazionala, eta baliabide sozialak, laguntza produktuak eta ingurunera egokitzea.
Plataforman bertan dauden eduki digitalez gain, ekimenak aurrez aurreko prestakuntza saioak aurreikusten ditu Musakola Zentroan.
Itzulgarri
“Itzulgarri” ekimenaren helburua da baloratzea ea 12 astez esku hartze fisiko eta kognitibo bat garatzeak adinekoen hauskortasun egoera irauli dezakeen, haien bizi kalitatea hobetzeko eta gaixotasun eta mendekotasun arriskua murrizteko.
Zahartze fisiko eta kognitibo aktiboan oinarritzen da, proiektuaren zutabea izanik erabiltzailearen inplikazio pertsonala, eta Musakola Zentroa ingurune segurua izango da, non modu aktiboan parte hartu ahal izango den inplikazio maila desberdinekin, garapen pertsonalerako baliabide eta esperientzia berrien bitartez, profesionalek gidatuta.
Zentrora astean 3 egunetan joanez egiten da, 12 astez, eta mediku taldeak eta terapeutek esku hartzearen aurreko eta ondorengo balorazio indibiduala egingo dute.
Denbora Bankua
“Silver economy” kontzeptuan oinarritutako sistema bat da, zerbitzuen eta ezagutzen trukerako, gure adinekoen esperientzia eta gaitasunei balioa emanez, belaunaldien arteko harremanak hobetzen laguntzeko, pertsonen eta komunitateen ongizatea eta aurrerapen sozioekonomikoa bultzatzeko bitarteko gisa, arreta berezia jarrita laguntza gehien behar duten belaunaldietan.