Apirila hilabete berezia da gure erakundearentzat. Urtero bezala, hainbat egunez, Komunitate Ospitalario osoak gure fundatzaile San Benito Menni gogoratu dugu haren heriotzaren urteurrenean, zeina Dinanen hil zen (Frantzia), 1914ko apirilaren 24an.
Hasteko, gure sortzailearen irudiari lore eskaintza egin genion Arrasateko San Joan parrokian, eta erabiltzaile, kolaboratzaile, boluntario eta ahizpek eskerrak eman genizkion San Benito Menniri ahaztutako pertsonen alde emandako bizitzagatik.
Apirilaren 24a izan zen ospakizunen egun nagusia. Familia Ospitalario osoak parte hartu zuen Aita Menni Ospitaleko elizan egin zen esker oneko Eukaristian. Lore eskaintzaren ondoren, aurten erakundean 25 urte bete dituzten kolaboratzaileak omendu ditugu, eta, horiekin batera, aurten erretiroa hartu dutenak. Erabiltzaileentzako hainbat jarduera ere egin dira, horien artean, Errehabilitazio Zerbitzuak antolatutako festa bat.
Jaia ez zen soilik Arrasateko Musakola eta gainerako zentroetara mugatu. Irun, Beasain eta Donostiako zentroek (Maldatxo, Zubi Etxe eta Zuatzu) Iesu elizan izan zuten ospakizuna, zentro guztiek elkarrekin Benito Menniren bizitza oroituz eta lunch txiki bat partekatuz.
Urtero bezala Txurdinagabarri, Durango eta San Martin egoitzek ere jaiarekin bat egin zuten, eta bereziki erabiltzaileek eta kolaboratzaileek gure sortzailearen egunaz gozatu genuen. Aurten, desgaitasun intelektuala duten emakumeentzako Orozkoko "Jesus Maria" egoitza zentroa bildu zen ospakizunera, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen zentroen sarean sartu den azkena.
Beste urte batez, Bilboko Neurorrehabilitazio Zentroa, Irungo EPSZ, Eibarko Ospitaleko Egoitza Unitate Soziosanitarioa eta Etxetek barne, gure zentro guztiak nola edo hala hospitalitatearen jai handi honetara bildu dira.