Oporretan ez dugu ixten
LnRiLWZpZWxkcy1hbmQtdGV4dFtkYXRhLXRvb2xzZXQtYmxvY2tzLWZpZWxkcy1hbmQtdGV4dD0iZjUzZGUyYzkzMWRmZGNmZGIyNzc2ODc1OTU2YmE5ZDkiXSB7IGNvbG9yOiByZ2JhKCAxMzYsIDEzNiwgMTM2LCAxICk7IH0gLnRiLWZpZWxkcy1hbmQtdGV4dFtkYXRhLXRvb2xzZXQtYmxvY2tzLWZpZWxkcy1hbmQtdGV4dD0iZjUzZGUyYzkzMWRmZGNmZGIyNzc2ODc1OTU2YmE5ZDkiXSBwIHsgY29sb3I6IHJnYmEoIDEzNiwgMTM2LCAxMzYsIDEgKTsgfSAudGItZmllbGRzLWFuZC10ZXh0W2RhdGEtdG9vbHNldC1ibG9ja3MtZmllbGRzLWFuZC10ZXh0PSJjYTBmNDUzMWZjYjUxYWJmMTdkNmQ1NDczMDMzNjA2NCJdIHsgZm9udC13ZWlnaHQ6IGJvbGQ7IH0gLnRiLWZpZWxkcy1hbmQtdGV4dFtkYXRhLXRvb2xzZXQtYmxvY2tzLWZpZWxkcy1hbmQtdGV4dD0iY2EwZjQ1MzFmY2I1MWFiZjE3ZDZkNTQ3MzAzMzYwNjQiXSBwIHsgZm9udC13ZWlnaHQ6IGJvbGQ7IH0g
Uztaila badator, udaberriaren argi eta kolore leherketaren ondorengo hilabetea, uda erakusten diguna eta, ezinbestean, oporrekin lotzen gaituena.
Oporrak dira egindako lanaren saria, gozamenaren, atsedenaren eta deskonexioaren sinboloa, denok energia kargatzeko, eta beste batzuekin modu batera edo bestera gozatzeko.
Aita Mennin ere hasten da garai hori, oporrengatik itxiko ez dugun arren, eta lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkizuet etxe handi honetan egindako lan guztiagatik. Hilabete zailak daramatzagu, hilabete zailetan jarraitzen dugu, denok hainbat zailtasuni aurre egin behar diegu, eta ez dira gutxi. Eta, arazo horiei bizkarra eman behar ez zaien arren eta gure agendetan oso presente eraman behar ditugun arren, egiten duzuen lana aitortzeko unea da, Aita Menniko zentroetan gurekin bizi diren pertsona guztiengan islatzen dena.
Pazienteak, erabiltzaileak, zuekin lan egiten duten herritarrak dira zuen lanaren emaitzaren erakuslerik onena. Ezagutzen dut eta aitortzen dut zuen konpromisoa. Zuzendaritza taldeak ere ezagutu eta aitortzen du. Gure konpromisoa ere ikusarazi ahal izatea espero dugu, eta, zuekin batera, egunerokotasuna hobetzea.
Gozatu primeran merezitako oporrez, eta bueltan ikusiko dugu elkar.