1898ko ekainaren 1ean, aita Benito Mennik Santa Agedako Osasun Etxea ireki zuen, Arrasateko Gesalibar auzoan, eta handik sortuko ziren Aita Menni eta San Juan de Dios ospitale psikiatrikoak.
2023an, beraz, bi ospitaleak inauguratu zireneko 125. urteurrena betetzen da, mende bat baino gehiagoren ondoren kokapen berean jarraitzen dutelarik, beren instalazioak erabilera betean mantenduz, egungo gizarte eta osasun eskariekin bat eginda.
Ibilbide luze hori ospatzeko, 2023an oroimen ekitaldiak antolatu dira, bai Arrasaten, bi ospitale guneen egoitzan, bai Donostian.
2024ko ekainaren 1era arte, gainera, ospakizun ekintzak egin nahi ditugu Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak erakundeak bere jarduera garatzen duen zentro guztietan, Gipuzkoan eta Bizkaian, eta, horretarako, zure iritzia eta iradokizunak jaso nahi ditugu abian jartzea nahiko zenukeen jarduerei buruz.
Bururatzen zaizkizun ideiak proposatzea nahi dugu: jarduera ludikoak edo aisialdikoak lankideekin, pazienteekin eta familiekin egiteko jarduerak, zentrotik kanpoko jarduerak, zentroa dagoen udalerriko lekuren batean...
Horrez gain, jardueraren batean parte har lezakeen kultur talde edo elkarteren batean parte hartzen duzun edo harremana duzun jakin nahi dugu: abesbatzak, dantza taldeak, musika taldeak, aisialdiko elkarteak, beste eskualdeetako etxeak...
Edozein ideiak balio dezake! Anima zaitez!