Joan den apirilaren 24an hasi zen Erroman Ahizpa OspitalarioenXXII. Kapitulu Orokorra, «Jantzi erruki bihotzez» lelopean. Kapitulu Orokor bat une garrantzitsua da gure erakundearentzat, hurrengo 6 urteetan jarraitu beharreko bidea ezartzen baitu, ahizpen bizitza erlijiosoari ez ezik, mundu osoko gure zentroetako obra ospitalario osoari ere eraginez. Fede eta senidetasun zentzu sakonarekin esperimentatzen dugun karisma eta proiekzio apostolikoa biziberritzeko aldia da.
Kongregazioaren gertakari bat da, hiru etapaz osatua: prestaketa moduan ezagutzen dugun bat, Ama Nagusiak kapituluaren ospakizuna iragartzen duenean hasten dena. Denbora horretan zehar, lan sinodal bat egin da probintzia desberdinetan, eta, horren ondorioz, dokumentu zirriborro bat sortu da, Kapitulu honetan horri buruz erabakitzeko.
Apirilaren 24tik maiatzaren 26ra XXII. Kapitulu Orokorra ospatuko da Italiako Monte Cuco herrian. Hogeita hamalau ahizpa ospitalariok parte hartuko dute kapituluan, laguntzaile eta laiko ospitalarioekin batera. Bertan, Kongregazioak azken 6 urteetan egindako bidea aztertuko da, datozen urteetan garatu beharreko ildo berriak diseinatuko dira, zeinak “Kapitulu dokumentu” gisa ezagutzen dugun horretan jasoko diren, eta Kontseilu Orokor berria osatuko duten ahizpak aukeratuko dira.
Hausnartzeko, planifikatzeko eta datozen urteetan gure komunitatearen norabidea gidatuko duten erabakiak hartzeko aukera bat da. Ospitale-eremuko bizitza- eta misio-ikuspegi berrietara irekitzea da; izan ere, gure lanaren dimentsio ebanjelizatzailea da ospitale-komunitate gisa egiten dugun lanari esanahia ematen dion eta definitzen gaituen printzipio gidaria.
Azkenik, promulgazioaren etapan, dokumentu kapitularra Kongregazio osoarekin partekatzen da.
Gure sortzaile San Benito Mennik, Maria Angustias Gimenez Verak eta Maria Josefa Recio Dohatsuak argia eman diezaietela kapituluko ahizpei, komunitate ospitalario osoarentzat hain garrantzitsua den prozesu honetan.
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen erakundea Libera-Care araua ezartzeko prozesua garatzen ari da gaur egun, gure zentroetan Pertsonarengan Oinarrituta aplikatzen dugun arreta ereduan euskailu fisiko eta kimikorik gabeko zaintza txertatzeko. Proiektuak izaera estrategikoa du Zuzendaritzaren aldetik, epe ertainera zaintza mota hori sendotzeko. Prestakuntza, gaikuntza, aholkularitza eta ezartzen laguntzeko proposamen bat diseinatu da, eta...
Ahizpa Ospitalarioak Musakola Ekinsare garatzen ari dira, berrikuntza sozialeko proiektu bat, hiru ekimenek osatua, Arrasateko eremu komunitarioan adinekoen arreta eta bizi kalitatea eraldatzeko helburuarekin; urteko 365 egunetako estaldura eskaintzen du, eta foru eta udal administrazioen eta Hirugarren Sektoreko erakundeen parte hartzea du. Zaintza Eskola “Zaintza Eskola” ekimenaren helburua adinekoen eta zaintzaileen bizi...
Duela gutxi, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen erakundeak 2023ko Memoria aurkeztu du, non, erakundeari buruzko informazio orokorraz gain, jarduera eta finantzei buruzko datuak eta aurreko urtean izan ziren mugarri nagusiak jasotzen diren. Memoriak, era berean, entitateak Nazio Batuen Erakundeak ezarritako Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeko egindako ekarpenaren azterketa jasotzen du. Mugarri azpimarragarrienen artean, 2023ko Memoriak espazio nabarmena du...
Duela hilabete batzuetatik, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek Orozkoko (Bizkaia) Jesus-Maria Egoitza Zentroa kudeatzen dute, ezintasun intelektuala duten 51 emakume artatzeko. Zentroa Mesedetako Amen XVI. mendeko komentu batean dago, Ibarra auzoan, eta 1963an hasi zen adimen desgaitasuna duten neskatoak artatzen, eta, ondoren, desgaitasun fisiko, psikiko eta sentsorialeko maila desberdinak dituzten emakumeei arreta ematen....